Publizitatea
Itxi

2021/07/01

13:26

kultura

KSIGune klusterra

Kultura eta Sormen Industrien Klusterra aurkeztu du Jaurlaritzak

EITB Media

"Kulturaren eta sormenaren euskal sistemaren aberastasunari balioa ematea" da horren asmoa, lankidetza bultzatu eta inpaktu soziala indartzeko.

  • Jokin Bildarratz eta Bingen Zupiria sailburuak, KSIGunearen aurkezpenean

    Jokin Bildarratz eta Bingen Zupiria sailburuak, KSIGunearen aurkezpenean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kulturaren Euskal Behatokiaren 2019ko datuen arabera, Kultura eta Sormen Industriek (KSI) 16.122 enpresa eta 48.161 lanpostu hartzen dituzte Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailek Kultur Sormen Industrien inguruko KSIGune klusterra aurkeztu dute horiei begira, eremu horretako "goi mailako hezkuntza zentroen, kultura eta sormen industrien eta erakundeen arteko lankidetza sustatzeko".

Bingen Zupiria Kultura sailburuak azaldu duenez, "Europan lehiakorragoak izatea, ikerketa eta berrikuntza gehiago sortzea eta etorkizunera begira profesional gaituagoak izatea" da programaren asmoa.

Hasteko, Hezkuntza Sailak EAEko unibertsitate eta goi mailako zentroetan KSIekin lotutako prestakuntza eskaintzen duten eragileen mapa bat aurkeztu du: UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Musikene, Tecnun, IDarte, IED Kunsthal, Dantzerti, eta Digipen Insitute of Technology.

Horrekin lotuta, gaurko aurkezpenean iragarri dute uztailaren 8an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak BDCC-Basque District of Culture and Creativity, Euskadiko Kultura-eta Sormen-barrutia, martxan jarriko duela.

Hain zuzen ere, hezkuntza zentro horiek, BDCCn integratutako sektoreak berak, Tecnaliak, Innobasquek eta Gaia Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak osatuko dute KSIGune kluster berria. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailek zuzenduko du, eta Euskampus Fundazioa arduratuko da klusterra eta bere jarduerak kudeatzeaz eta dinamizatzeaz.

"Kulturaren eta sormenaren euskal sistemaren aberastasunari balioa eman nahi dio, haien arteko eta beste sektore batzuekiko lankidetza bultzatu nahi du eta haren inpaktu soziala indartu nahi du", aurkezpenean azaldu dutenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;