Publizitatea
Itxi

2021/07/19

11:41

kultura

Ürrüstoi-Larrabilen

"Abdelkader" pastorala igandean jokatuko dute estreinakoz

N. V. | EITB Media

Iaz pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu eta gero, Ürrüstoi-Larrabilen emango dute pastorala Ainharbeko, Ezpeize-Ündüreineko, Sarrikotapeko eta Ürrüstoi-Larrabileko bertako herritarrek.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urtebeteko itxaronaldi gehigarria amaitzear da, eta, ondo bidean, igandean, uztailak 25, jokatu ahalko dute azkenean Ainharbeko, Ezpeize-Ündüreineko, Sarrikotapeko eta Ürrüstoi-Larrabileko herritarrek "Abdelkader" pastorala,  Ürrüstoi-Larrabilen.

Jean Louis Davantek idatzi du iaz pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten pastoralaren testua, Abdelkader (Maskara, 1808 – Damasko, 1883) aljeriar emirraren bizitza oinarri hartuta.

Davantek heroia aukeratzeko arrazoiei buruz azaldu duenez, batetik pastoraleko heroiak ez du zertan euskalduna izan eta euskaldunen historia ere bada munduko historia. Gainera, Pauen preso egon zen Abdelkader bere garaian, eta hirurehun bat euskaldun, tartean hogeita bi zuberotar, hil ziren Aljerian frantses konkistaren aurka egindako gerraren bigarren erdian, Abdelkader buru izan zuen lehen erdiaren ondoren.

Lau emanaldi izango dira: uztailaren 25ean, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 8an, igandearekin, 15:30etik aurrera (goizean, meza, kalejira, eta jan-edana egongo dira), eta uztailaren 30ean, ostiralarekin, 20:30ean.

Abdelkader

"Abdelkader"

Sarrerak salgai daude, 15 euroko prezioan 12 urtetik gorakoentzat, Atharratzen (Piellenia jatetxea), Maulen (Xibero Bio saltegia), Donapaleun (La Ferme Souletine saltegia), Donibane Garazin (Alimentation bar Tabac Paris saltegia) eta Baionan (Elkar liburudenda).

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;