Itxi

2021/09/17

11:37

kultura

Hilberria

Alfonso Sastre antzerkigile eta idazlea hil da, 95 urte zituela

O.P. | EiTB Media

Hondarribian hil da antzerkigile, saiakeragile eta poeta, 95 urte zituela. Konpromiso politiko eta sozialak eta erregimen frankistaren aurkako borrokak markatu dute bere ibilbide pertsonala.

  • Alfonso Sastre.

    Alfonso Sastre. EITBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alfonso Sastre idazle, antzerkigile, saiakeragile, gidoilari eta poeta Hondarribian hil da gaur, 95 urte zituela. 

Madrilen jaioa, 1926ko otsailaren 20an, 50eko Belaunaldiko erreferente nagusietakoa zen; bere ibilbide intelektuala konprimiso politikoak markatu zuen, diktadura frankistaren kontra lehenik eta ezker abertzalearen alde gero

Unibertsitate Conplutensean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen eta 1953an idatziriko Escuadra hacia la muerte antzerkilana izan zen bere lehen arrakasta, erregimen frankistak hirugarren saioan debekatu zuen lan hura. Ondoren etorri zen La mordaza (1957).

Bere ondare artistiko eta intelektualak 50 antzerki lan baino gehiago eta hogei saiakera inguru biltzen ditu, baita narratiba eta poesiako hainbat lan ere. Era berean, autobiografia txiki bat idatzi zuen 2006an, Notas par auna sonata en mi (menor) izenekoa

Hala ere, Sastreren bizia eta lana, izaki beraren bi erdi dira, eta ezin dira bata bestea gabe ulertu; izan ere, haren filosofia eta militantzia politikoa bere lanean islatu zen hasiera hasieratik. 

Frankismo garaian Alderdi Komunistan militatu zuen Sastrek eta 1956an espetxera bidali zuten diktaduraren aurkako unibertsitate-protesta batean parte hartzeagatik. Bere emaztea, Eva Forest, idazle eta militante sutsu zena hau ere, 1974ko irailean atxilotua izan zen ETAk Correo kalean egin zuen atentantuan parte hartu zuelakoan. 

Sastre epaitegira joan zen eta hura ere espetxera bidali zuten terrorismo delitua egotzita. Zortzi hilabete eta erdi pasa zituen espetxean. Azkenean kausa artxibatu egin zuen epaileak. 1975ean Bordelen ezarri zen, baina Frantziako agintariek urte eta erdira kanporatu zuten eta Espainiara itzuli zen.

Forest behin-behineko espetxealdian egon zen hiru urtez, 1977ko ekainean espetxetik atera eta urte horretako Amnistiaren Legeari esker behin betiko aske utzi zuten arte. Askatu ondoren, senar-emazteak Hondarribira joan ziren bizitzera, eta handik gauzatu zitzuten ibilbide profesionala eta ezker abertzaleko militantzia politikoa. Eva Forest 2007an hil zen.

Sastre Herri Batasunaren hautagaia izan zen 1987, 1989 eta 1994ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan.

ETAko presoen eskubideen eta Batasunaren legeztatzearen aldeko hainbat adierazpen idatzi eta sinatu zituen. 2008an, Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) hautagaia izan zen Senaturako hauteskunde orokorretan, Gipuzkoan (Auzitegi Gorenak hautagaitza baliogabetu zuen, legez kanpo utzitako Batasunaren ondorengoa zela iritzita). 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan hautagaitza internazionalistaren zerrendaburua izan zen, baina zerrendak ez zuen ordezkaritzarik lortu. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;