kultura
Itzultzailea
Gaztelaniatik euskarara, zuzenean Interneten
Eusko Jaurlaritzak itzultzaile automatikoa jarri du martxan Sarean. Testu laburretarako omen da aproposa.
Gaztelaniatik euskarara itzulpen automatikoak zuzenean egiteko tresna jarri du abian Eusko Jaurlaritzak Interneten. Testu laburretarako omen da aproposa.
Edonork du posible du gaur gaztelaniatik euskararako itzulpena modu automatiko eta erraz batean egitea. Nahikoa da Eusko Jaurlaritzak prestatu duen itzultzaile automatikoaren web orrira joan, testua, edo webgunea sartu, eta itzulpena berez dator.
Interneten eskura dagoen itzulpen sistema hau Eusko Jaurlaritzak bere intranetean eta bere itzulpen zerbitzuetan trebatuko du bereziki. Erabili ahala hobetuz joango da horrela.
2007an hasi zen ikertzen Eusko Jaurlaritza aukera hau, eta Lucy software enpresa alemaniarrak garatu du Bartzelonan. Lana ez da erraza izan.
Bartzelonako konpainia honek 30 hizkuntza indoeuroparren arteko itzulpen sistematan aurkitu ez dituen oztopoak aurkitu ditu euskararen berezitasunengatik.
Sistema honek baditu bere mugak, eta tentu handiz idatzi behar dira itzuli beharrezko gaztelaniazko testuak.
Itzulpen kalitatea hobetu egingo da itzulpenen multzoa handituz doan heinean, eta aldi berean, hasi dira datorren urtean euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzulpenak egin ahal izateko prestakizunak.