Itxi

kultura

Urriak 21

Belaunaldien arteko talka agertokira eraman du Atx Teatroa konpainiak

N. V. | EITB Media

Asteburuan Azpeitian estreinatu eta gero, bilbotar konpainiak Arriagan taularatuko du "Lubaki lainotsua" antzezlana.

  • Bira luza du aurretik "Lubaki lainotsua" antzezlanak

    Bira luza du aurretik "Lubaki lainotsua" antzezlanak

Dramaren eta umorearen bidez belaunaldien arteko talkaz hitz egiten duen antzezlana da "Lubaki lainotsua" Atx Teatroa konpainiak Ximun Fuchsen laguntzaz idatziriko obra, sortzaileok azaldu dutenez, eta Arriaga antzokira eramango dute ostegunean, urriak 21, asteburuan Azpeitian estreinatu eta gero.

"Lubaki lainotsua" Maren Basterretxea, Miriam K. Martxante eta Javier Barandiaran antzezleen lanaz elikatzen da, eta gerra aspaldi bukatu bazen ere erreleborik ezean lubakian zain dagoen soldadua aurkezten digu.

Halako batean, erreleboa iritsiko zaio, eskarmenturik gabeko soldadu baten eskutik, eta bien mundu ikuskera ezberdinek talka egingo dute.

Atx Teatroa konpainiak 10 urtean ekoitzi duen hamargarren lana da "Lubaki lainotsua", eta bira luzea du aurretik 2022ko ekainera arte: Hernani, Donostia, Sopela, Arrasate, Zumaia, Basauri, Getxo…