Itxi

kultura

Kultur ataria

Kulturklikek 300.000 erabiltzaile lortu ditu

400 informazio iturri baino gehiago ditu eta 200 ekimen baino gehiago erakusten ditu egunero bere agendan.

  • Kulturklik, Eusko Jaurlaritzak sortutako euskal kulturaren gune elkarreragilea. Argazkia: Kulturklik

    Kulturklik, Eusko Jaurlaritzak sortutako euskal kulturaren gune elkarreragilea. Argazkia: Kulturklik

Kulturklikek, Eusko Jaurlaritzak euskal kulturaren inguruan sortutako webgune interaktiboak, 300.000 erabiltzaile izan ditu 2010eko martxotik, sortu zenetik. Martxan hasi zenetik, bertatik milioi bat orrialdetara egin dute salto erabiltzaileok.

Guztira 55.000 eduki sortu dituzte webgunean 500 erabiltzailek baino gehiagok. Euskal kulturaren gune interaktiboak 400 informazio iturri baino gehiago ditu eta 200 ekimen baino gehiago erakusten ditu egunero bere agendan.

Herritarrek, atariaren sortzaileek eta euskal kulturari buruzko informazioa eman nahi duten bitartekariek osatzen dute ataria. Sortu zenetik bi urte igaro dira eta erronka berriak dituzte buruan, erabiltzaileen ideia eta iradokizunak kontuan hartuta zerbitzua hobetzeko.