Itxi

kultura

Antzerkia

‘De ratones y hombres’ lanaren moldaketa Bilbon estreinatuko dute

Martxoaren 11ra arte egongo da Arriaga Antzokian. Ondoren, bira hasiko du Espainian zehar.

  • 'De ratones y hombres'. Argazkia: Arriaga Antzokia

    'De ratones y hombres'. Argazkia: Arriaga Antzokia

Miguel de Arcosek “De ratones y hombres” lanaren gainean egindako moldaketa Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko da, martxoaren 7an. Arcos antzerki zuzendariak hamalau izendapen lortu ditu Max sarietarako, “Veraneantes” lanarengatik.

“De ratones y hombres” Arriaga antzokiaren, Concha Busto Produccionen, Valladolideko Calderon Antzokiaren, Kamikaze Produccionesen eta Cleceren produkzio lan bat da, eta Las Palmaseko Cuyas Antzokiaren laguntza izan du. Antzezlana Georgeren eta Lenniren arteko adiskidetasunaz mintzatzen da, 1929ko porrot ekonomikoa gertatu ondorengo testuinguruan kokatuta.

Bilbon estreinatu ondoren, bira bat hasiko dute Espainian zehar, eta besteak beste Valladolid, Sevilla, Logroño eta Madrilen egongo da ikusgai.