Itxi

kultura

Erakusketa

175 urte, karlistek eta liberalek Oriamendin guda egin zutenetik

Aiete Kultur Etxean soinudun erakusketa bat prestatu dute, karlisten eta liberalen arteko gudua gogora ekartzeko.

01:23
Oriamendiko gudaren 175 urteurrenean, erakusketa Aieten

Donostia inguruan izandako borrokaldirik garrantzitsuena da Oriamendiko gudua; karlistak eta liberalak aritu ziren elkarrekin lehian, 1837.urtean. Donostian, soinudun erakusketa bat prestatu dute, guda hori gogora ekartzeko.

Erakusketa  Aiete Kultur Etxean dago eta Oriamendiko gertaera historikoa ekarriko dute gogora bertan, Zumalakarregi Museoarekin elkarlanean. Erakusketaz gain, hitzaldiak antolatuko dituzte, eta bibliografia ere jarriko dute eskura, gertatu zena ulertzeko.

1837ko martxoan, armada liberalak gerra bukatzeko ahaleginak egin zituen, karlisten errege-kuartela konkistatzen saiatuta. Sarsfield jenerala Iruñetik abiatu zen, Espartero Bilbotik eta Lacy Evans, Legio Laguntzailearen arduraduna, Donostiatik.

Britainiar itsas armadak babesa eman zuen, eta ontziko gizonen eta artilleriaren bidez Donostiako "hondamendia apur bat apaltzea" lortu zuen.