Itxi

kultura

Urgellek hartu behar zuen

Eusko Jaurlaritzak Donostiari utziko dio Tabakalerako presidentetza

Erredakzioa

Hiriburu gipuzkoarreko udalak lekukoa hartuko dio Jaurlaritzari, eta Tabakalera nazioarteko kultura garaikideko zentroa gidatuko du.

  • Eusko Jaurlaritzak Donostiari utziko dio Tabakalerako presidentetza

    Eusko Jaurlaritzak Donostiari utziko dio Tabakalerako presidentetza. Irudia: EITB

Blanca Urgell Kultura sailburuak iragarri duenez, Tabakalera nazioarteko kultura garaikideko zentroaren presidentetza Donostiako Udalari utziko dio.

Urgellek azaldu du berari zegokiola presidente izatea, Tabakalerako administrazio kontseiluan Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko ordezkari delako.

Hala ere, Urgellek Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari gutun bat idatzi die, "txanda jarraitu behar dela eta Donostiako alkatea presidente" izan behar dela esanez.

"Nire ustez, bertoko erakundeak dira ekimenaren lidergoa hartu behar dutenak, denoi erakutsita eta azalduta, eta Tabakalerak etorkizuna izango duela esan", baieztatu du.

Halaber, administrazio kontseiluaren aurreko bileran "lehenengoz, denon adostasunean oinarriturik ez zeuden" erabakiak hartu ziren, eta hori Jaurlaritzak erabaki hori hartzeko beste arrazoi bat izan da. "Kontseiluan gehiengoa dutenak dira proiektua gidatu behar dutenak", gaineratu du Urgellek.