Itxi

kultura

Arkeologia

Aztarna arkeologiko erromatarrak aurkitu dituzte Irunen

Materialak 3 metro luze eta 1,5 metro zabal den gune batean agertu dira, Bixera eraikina eraitsi ostean.

  • Arkeologia. Argazkia: EiTB

    Arkeologia. Argazkia: EiTB

Bixera eraikina eraitsi ondoren egindako ikerketa arkeologikoei esker, erromatarren garaiko materialak aurkitu dituzte hiriko “aurreneko” eraikin erromatarren sotoan.

Aurkikuntza 3 metroko luzera eta 1,5 metroko zabalera duen gune batean egin dute, 80 zentimetroko sakoneran, eta zeramika zati “nahiko handiak” aurkitu dituzte bertan.

Mertxe Urteaga Oiasso Museoko zuzendariak eta Cristina Laborda Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obra alorreko ordezkariak aurkitutako hondar arkeologiko batzuk erakutsi dituzte. Lurrak mugitzen ari zirela, gutxiago trinkotutako gune bat zegoela konturatu ziren eta bertan aurkitu dituzte.

San Juanen egiten ari ziren lanetan, aurreko azterketa bat egin zuten 2010eko martxoan, eta bertan Erdi Aroko eta erromatarren garaiko aztarnak aurkitzeko aukera zegoela ondorioztatu, I. mende amaierako hirigintza lanen testigantzak aurkitu zituztenean. Lan haien ondorioz iritsi da aurkikuntza hau.