Itxi

kultura

Lankidetza

1,6 milioiko hitzarmena sinatu dute euskara Iparraldean sustatzeko

Kopuru horren zati handiena Iparraldeko eragileen lana sustatzeko erabiliko dute eta zati txikiago bat euskarazko argitalpenak Iparraldeko Irakurketa Publikoko Sarean hedatzeko.

  • Blanca Urgell. Argazkia: EiTB

    Blanca Urgell. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 1.600.000 euro jarriko dituzte Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen lana diruz laguntzeko, iazko kopuru bera, hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2012. urteari dagokion lankidetza-hitzarmena, Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Fraçois Maitiak Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariak izenpetu dute Baionan.

Kopuru horretatik, Jaurlaritzak 457.600 euro bideratuko ditu aurten Euskararen Erakunde Publikoarekin batera Iparraldean egitasmoak garatzeko. Kopuru horren zati handiena (440.000 euro) Iparraldeko eragileen lana sustatzeko erabiliko dute, deialdi eta hitzarmenen bidez, eta zati txikiago bat (17.600 euro) euskarazko argitalpenak Iparraldeko Irakurketa Publikoko Sarean hedatzeko.

Helduen euskalduntze eta alfabetatzearen esparruan, hizkuntza gaitasunaren egiaztagirien baliokidetza zehaztu eta antolatuko dute mugaren bi aldeetan, eta helduen euskalduntzearen garatzeko laguntza dispositiboei buruzko azterketa ere egingo dute.

Horrez gain, EITBren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmena gauzatzen laguntzeko lankidetza sinatuko dute, eta Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren zerbitzuen artean informazioa trukatuko dute.