kultura
On-line
Youtubek Paramount Picturesen filmak alokatzeko aukera emango du
AEBetako eta Kanadako erabiltzaileek soilik izango dute aukera, nahiz eta aurrerago zerbitzua hedatzea espero duten. Hollywoodeko ia 500 pelikula eskainiko dituzte.
-
Youtubeko logoa. Argazkia: Youtube
Googlek eta Paramount Picturesek lortutako akordio baten ondorioz, Youtube bideo atariak eta Google Play plataformak Hollywoodeko ia 500 pelikula alokatzeko aukera eskainiko dute.
AEBetako eta Kanadako erabiltzaileek soilik izango dute alokatzeko aukera, nahiz eta 2012. urtean zerbitzua hedatzea espero duten.
Hollywoodeko estudio nagusiekin dituen akordioak direla medio, Googlek 9.000 film baino gehiago eskaintzen dituela adierazi du. Besteak beste, Disneyrekin, Sonyrekin, Universalekin, Warner Brosekin eta Paramount Picturesekin, eta zinema independenteko beste hamar enpresarekin ditu akordioak.