Itxi

kultura

6 milioi agiriren erreferentzi

Dokuklik agiri historikoen bilatzailea, martxan

Webguneak 6 milioi erreferentzia agiri ditu eta horiekin lotutako 2,5 milioi irudi digital inguru daude.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Dokuklik agiri historikoen bilatzailea jarri du martxan, eta Euskadiko artxibo publiko eta pribatuen sarea sartu du bertan. Webguneak 6 milioi agiri-erreferentzia ditu, XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak, eta horiekin lotutako 2,5 milioi irudi digital inguru daude.

Egitasmoan 150 erakunde publiko, fundazio, familia eta partikularrek parte hartu dute, 500 bat agiriren ekarpenak eginda.
Dokuklik webgunean, Artxibo Zerbitzuaren egoitzan Kultura Sailak gorde dituen agiri historiko guztiak daude.

Jaurlaritzaren Kultura Sailak 1.200.000 euro bideratu ditu proiektu horretara, 2007tik 2011ra, eta, horri esker, Euskadik agiri historikoak biltzen dituen webgunea du. Horrelako webgunea duen Europako lurralde bakarra da.