Itxi

kultura

Uztailaren 19an

Arima-arimako musika, Donostiako Heineken Jazzaldiaren hasieran

Erredakzioa

Sharon Jones, Alabama Shakes, The Excitements eta Dayna Kurtz, Travellin’ Brothers Big Band, Triz3ps, eta Nevermind Trio eta Julen Izarra arituko dira lehen jardunaldian.

  • Arima-arimako musika, Donostiako Heineken Jazzaldiaren hasieran

    Alabama Shakes. Argazkia: Heineken Jazzaldia

Uztailaren 19an Heineken Jazzaldiaren 47. edizioan egingo duten Jazz Band Balla irekiera festan soul musika nagusituko da. Zurriola hondartzan eta Kursaaleko terrazetan egongo diren agertokietan doako zortzi kontzertu egongo dira eta musika estilo horri lotutako talde ugari arituko dira bertan. Besteak beste, Alabama Shakes, Sharon Jones & The Dap-Kings, The Excitements eta Dayna Kurtz egongo dira.

Euskal musikari dagokionez Travellin’ Brothers Big Band, Triz3ps, Nevermind Trio & Julen Izarra dira egun horretarako programatu dituzten talde eta musikariak.

Hona hemen kontzertuen ordutegiak eta agertokiak:

Agertoki Berdea. Sarrera doan.
21:30etan Alabama Shakes
24:30etan Sharon Jones & The Dap-Kings

Frigo Gunea. Sarrera doan.
20:00etan Travellin’ Brothers Big Band
23:00etan The Excitements

Heineken Terraza. Sarrera doan.
20:00etan Triz3ps
23:00etan Dayna Kurtz

Coca-Cola Gunea. Sarrera doan.
20:00etan Juan Zelada
23:00etan Nevermind Trio + Julen Izarra