Itxi

kultura

Legebiltzarrean

Irakurtzea sustatzeko plana aurkeztu du Jaurlaritzak

Planak 27 proiektu ditu eta baita ere bi kanpaina.

00:55
Irakurmena sustatzeko plana aurkeztu du Blanca Urgellek

Blanca Urgell Kultura sailburuak ekonomiarik dinamikoenak eta aberastasun gehien sortzen dutenak irakurzaletasun handiena duten herrialdeetan daudela adierazi du eta Euskadi gehien irakurtzen duten erkidegoetan bigarrena dela gaineratu du.

Planak 27 proiektu ditu. Aurten martxan jarriko direnen artean, liburutegi guztietarako balioko duen txartel bakarra, eta bi kanpaina daude: familietan alfabetizazio digitala bultzatzeko bat, eta enpresetan irakurketa sustatzeko beste bat.