kultura
Hitzaren gunea
EHUk jendaurrean mintzatzeko topagune bat inauguratu du
Gipuzkoako campuseko Unamuno plazan dago kokatuta.
Jendaurrean mintzatzeko topagune bat inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako campusean. Hitzaren gunea izeneko txoko horretan nahi duenak hitza hartu eta nahi duen gaiari buruz nahi duena esan dezake.
Londreseko ‘speakers corner’-en antzekoa izan nahi du, eta hasiera zinez bitxia eman diote; izan ere, bertsolari baten eta robot baten arteko bertso saioarekin inauguratu dute.Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak estreinatu du hitzaren balioa azpimarratzeko gunea.
Ikasle eta irakasle askok harriduraz hartu dute ekimena, eta are harrituago inauguraziorako antolatu duten bertso saioa hasi denean. Oholtza gainean 6 bertsolari zeuden, 4 gizaki eta bi robot; gainera, Tartalo izeneko robot bertsolariak ireki du saioa.
Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika eta Ingeniaritza Fakultateetako lantaldeen elkarlanaren emaitza dira robot bertsolariak. Inaugurazio ekitaldian aurretik ikasitako bertso klasikoak abestu dituzte.