Itxi

kultura

Erakusketa

Gasteizko Montehermoso zentroak lehen euskal emakume argazkilaria omenduko du

N. V. | EITB Media

Eulalia Abaituak egindako hamasei argazki hainbat euskal idazlek grabatutako beste horrenbeste audiorekin uztartzen dira apirilaren 24ra arte ikusgai egongo den erakusketan.

  • "Estereoskopiak 16 + 16" erakusketa

    "Estereoskopiak 16 + 16" erakusketa

Gasteizko Montehermoso kultura zentroak "Estereoskopiak: 16 + 16" erakusketa du ikusgai gaurdanik, martxoak 8, apirilaren 24ra arte, Eulalia Abaitua lehen euskal emakumezko argazkilaritzat hartutakoaren omenez.

Zentrotik azaldu dutenez, erakusketa berezia da "Estereoskopiak: 16 + 16", Abaituak egindako hamasei argazkik bat egiten baitute bertan beste horrenbeste euskal emakumezko idazlek grabatutako audioekin: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Karmele Jaio, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte, Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia..

Abaitua (Bilbo, 1853-1943) lehen euskal emakumezko argazkilaritzat hartua da. 1870. urtean Liverpoolera aldatu zen, eta bertan hasi zen argazkilaritzan trebatzen.

1878an Bilbora itzuli zen, eta argazkilaritza laborategi bat jarri zuen Begoñako etxean. Bere argazkietan, orduko ohitura, jai eta tradizioak jaso zituen, baita lanean ari ziren emakumeen irudiak ere.

Bilboko Euskal Museoak laga dizkio irudiok Gasteizko zentroari.