kultura
Antzerkia
Max Sariek euskal artistak omendu dituzte
Erredakzioa
Jokin Oregik eta Pello Telleriak egile euskaldun onenari jaso dute saria. Asier Etxeandia izan da aktorerik onena aurtengo edizioan.
Max Sarien XV. edizioak euskal artistak, besteak beste, saritu ditu aurten. Gauzak horrela, Asier Etxeandia izan da aktorerik onena aurtengo edizioan eta Jokin Oregik eta Pello Telleriak egile euskaldun onenari jaso dute saria, Larria, kutsakorra, mendebaldekoa lanagatik.
Halaber, Miguel de Arcok zuzendutako 'Veraneantes' (Máximo Gorki) eta Blanca Portilloren 'La Averia' nagusi izan antzezlanetan, bakoitzak 5 sari irabazi dituelako; lehenak 14 izendapen zituen eta bigarrenak 7.
Abadiako Antzokiak eta Kamikaze Produkzioek koproduzitutako "Veraneantes" lanak antzerkira hobekien egokitutako saria irabazi du, ikuskizun eszenikorako konposaketa musikalik onena (Arnau Vila), emakumezko protagonista onena (Blanca Lennie) eta arte eszenikoen produktore pribaturik onena (Kamikaze Produkzioak) sariak ere lortu ditu.
Bestalde, Blanca Portillo Friedrich Dürrenmatten 'La averia'ren zuzendariak Eszena Zuzendaritza Onenaren Saria lortu du. Eszenografia Onena, Figuringile Onena eta Argiztapen Diseinurik Onena ere produkzio honek eraman ditu.
Portillok, hunkituta, bere "sagarra" jasotzean honako hitz hauek esan ditu: "Antzerkiak ez du inoiz zerikusirik pertsona bakar batekin, talde batekin baizik", eta berak "arimaren atleten" talde "zoragarria" bildu duela gaineratu du.
Max Sarien XV. edizioko irabazleen zerrenda honako honako hau da:
1.- Antzezlan Onena:
"Veraneantes". Teatro de la Abadía y Kamikaze Producciones.
2.- Antzerki Musikalaren Ikuskizunik Onena:
"Avenue Q". Avenida Q de Teatro.
3.- Dantza ikuskizunik onena:
"Cuando yo era...". Eva Yerbabuena Ballet Flamenco.
4.- Haur Ikuskizunik Onena:
"El fantástico viaje de Jonás, el espermatozoide", El Espejo Negro Ángel Calventerena.
5.- Antzerki Egile Onena gazteleraz:
Alfredo Sanzol "Días estupendos" lanagatik.
6.- Antzerki Egilerik Onena katalanez edo valenzieraz:
Josep María Benet i Jornet "Dues dones que ballen".
7.- Euskarazko Antzerki Egileri Onena:
Jokin Oregi eta Patxo Tellería "Larria, kutsakorra, mendebaldekoa" lanagatik.
8.- Antzerki Egile Onena galegoz:
Avelino González, Artur Trillo eta María Ordóñez. "Pelos na lingua".
9.- Antzerki lanerako moldaera onena:
Miguel del Arco por "Veraneantes".
10.- Ikuskizun eszenikoentzat Konposaketa Musikalik Onena:
Arnau Vilá."Veraneantes".
11.- Koreografiarik Onena:
Israel Galván. "La curva".
12.- Eszena Zuzendari Onena:
Blanca Portillo. "La avería".
13.- Musika Zuzendari Onena:
Alejandro Cruz Benavides. "La barraca del zurdo".
14.- Eszenografia Onena:
Andrea d'Odorico. "La avería".
15.- Figuringile Onena:
Elisa Sanz. "La avería".
16.- Argiztapen Diseinurik Onena:
Pedro Yague. "La avería".
17.- Gizonezko Aktore protagonista Onena:
Barbara Lennie. "Veraneantes".
18.- Emakumezko Aktore Protagonista Onena:
Asier Etxeandia. "La avería".
19.- Aktore-multzoko Gizonezko Antzezle Onena:
Carmen Machi. "Falstaff".
20.- Aktore-multzoko Emakumezko Antzezle Onena:
Alex Casanovas. "Un tranvía llamado deseo".
21.- Mejor Intérprete Femenina de Danza:
Eva Yerbabuena. "Federico según Lorca".
22.- Dantza Antzezle Onena:
Israel Galvan. "La curva".
23.- Arte Eszenikoen Ekoizle Onena:
Kamikaze Produkzioak. "Veraneantes".
24.- Ohorezko Max Saria:
Julia Gutiérrez Caba.
25.- Kritikaren Max Saria:
Nuevo Teatro Fronterizo de José Sanchís Sinistierra.
26.- Max Hispanoamerikarra Saria:
Las Translatinas Antzerki Jaialdia.
27.- Joera eszeniko berrien Saria:
Festival Temporada Alta.
28.- Ezagutzera emateko Ikuskizunaren Saria:
La Machina Teatro (Kantabria). "En altamar".