Itxi

kultura

Porrota

Helsinkik alde batera utzi du Guggenheim museoa eraikitzeko proiektua

Udal-batzordea egitasmoaren aurka azaldu zen (zortzi boto aurka eta zazpi alde), eta ondorioz, ez dute egingo.

  • Guggenheim Museoa. Argazkia: Felipe de Castro

    Guggenheim Museoa. Argazkia: Felipe de Castro

Helsinkin Guggenheim museoa eraikitzearen aurka azaldu dira udal-batzordeko kideak, eta, ondorioz, Jussi Pajunen alkateak egindako proposamena baztertuta geratu da. Bozketaren emaitzak honako hauek izan dira: zortzi boto kontra eta zazpi alde. Beraz, boto bakarreko aldeagatik bada ere, erabakia ez dute udaleko osoko bilkuran bozkatuko.

Finlandiako hiriburuko bigarren indar politikoa den alderdi Berdeak, proiektuaren inguruko ideia aldatu ostean, bertan behera geratu da museoaren proiektua. Bozketan zinegotzi bakarra izan da alde bozkatu duena. Tokiko hedabideen arabera, aurreko astean alkateorde izateko hautagaitza aukeratzerakoan, alderdi ekologistako kidea babestu beharrean, alderdi sozialdemokratako kideari eman ziotelako botoa hartu omen dute Berdeek erabaki hori.

Helsinkiko Guggenheim museoa eraikitzeko proiektuak 140 milioi euroko kostua izango zuela aurreikusi zuten. Herritar gehienen arabera, Guggenheim berria eraikitzea hiriarentzat garestiegia izango zen, gaur egun jada zorpetuta baitago.