Itxi

kultura

XIII. edizioa

Leioako Umore Azokak 47 ikuskizun eskainiko ditu

Sorkuntza artistikoarekin eta kaleko arteekin duen konpromisoa berretsiko du. Maiatzaren 17tik 20ra bitartean izango da eta 22 ikuskizun estreinatuko dituzte.

  • Iazko Umore Azoka. Argazkia: Umore Azoka

    Iazko Umore Azoka. Argazkia: Umore Azoka

Leioako Umore Azokaren XIII. edizioa 47 ikuskizunez osatuta egongo da eta horietatik 22 estreinaldiak izango dira. Euskal Herriko konpainiez gain, beste hainbat herrialdetakoak ere izango dira: Italia, Frantzia, Txile, Belgika…

Maiatzaren 17tik 20ra bitartean izango da, azokak 18 espazio izango ditu eta ikuskizunen 120 agerraldi egingo dituzte. 22 estreinaldietatik 14 Euskal Herriko konpainienak izango dira, eta besteak Italia, Frantzia, Andaluzia, Katalunia eta Valentziatik etorritakoenak.

2012ko Umore Azokak bi sari banatuko ditu: bata euskal konpainien artean aukeratzen den ikuskizun onenarentzat eta bestea kanpotik etorritako ikuskizun onenarentzat. Biak azokaren azken egunean emango dituzte ezagutzera epaimahaikideek. Iazko irabazleak Kukai Dantza Konpainia (‘Karrikan’ ikuskizuna) eta Coliflor Circo Teatro (‘Salir’ lana) izan ziren. Maiatzaren 18an izango da sari banaketa Mendibile jauregian.