Itxi

kultura

'Sormen lantegiak'

Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro eskainiko ditu kultura sustatzeko

'Sormen lantegiak' ekimenaren hirugarren edizioa aurkeztu dute eta ekoizpen zentroak, 'ideia bikainak' eta talentu berriak diruz lagunduko dituzte.

  • 'Sormen lantegiak' ekimenaren aurkezpena. Argazkia: EITB

    'Sormen lantegiak' ekimenaren aurkezpena. Argazkia: EITB

Eusko jaurlaritzak “Sormen Lantegiak" deritzon programaren barruan, 900.000 euro eskainiko ditu sortzaileak laguntzeko. Horretarako, lau laguntza mota izango dira: Azpiegiturentzako, aurre proiektuentzako, kultura produktu baten ekoizpenerako, eta produktu horiek gizarteratzeko laguntzak.

Horrela, sormen lantegiek sortzaileei aukera bat eskaini, eta ideien trukaketa bultzatu nahi dute, esaterako, Bilboko Zorrozaurreko, ZAWP gunean bezala.

Dirulaguntza horiek lortzeko, gaurtik hasita hilabetez sortzaileek proposamenak aurkeztu behako dituzte Jaurlaritzan, eta ondoren egingo da hautaketa laguntzak banatzeko.