Itxi

Zinema

Cannesko Zinemaldia

Ruben Ostlunden "Triangle of Sadness" pelikulak irabazi du Urrezko Palma

Agentziak | EITB MEDIA

Zinegile suediarraren satira antikapitalistak eskuratu du Cannesko Zinemaldiaren sari nagusia. Hona hemen jaialdiko irabazle guztiak.

  •  Ruben Östlund, Urrezko Palmarekin. Argazkia: EFE.

    Ruben Östlund, Urrezko Palmarekin. Argazkia: EFE.

Ruben Östlund zinemagile suediarraren Triangle of Sadness lanak irabazi du 75. Cannesko Zinemaldiaren Urrezko Palma. Bigarren aldia da saria jasotzen duena, The square (2017) lanagatik ere gailendu baitzen.

Joan den maiatzaren 17an hasi zen zinema jaialdia larunbatean bukatu da. Hona hemen sarituen zerrenda osoa:

Sail ofiziala

- Urrezko Palma: Triangle of Sadness, Ruben Östlund

- "Ex aequo" sari nagusia: Close, Lukas Dhon; eta Stars at Noon, Claire Denis.

- Zuzendari onenaren saria: Park Chan-Wook, Decision to Leave lanagatik.

- Gidoi onenaren saria: Boy from Heaven, Tarik Saleh.

- "Ex aequo" epaimahiaren saria: Le otto montagne, Felix van Groeningen eta Charlotte Vandermeersch; eta Eo, Jerzy Skolimowski.

- Emekamezko aktore onenaren saria: Zar Amir Ebrahimi Holy Spider lanagatik.

- Gizonezko aktore onenaren saria: Song Hang Ko Broker lanagatik.

- 75. urteurreneko sari berezia: Jean-Pierre eta Luc Dardenne, Tori and Lokita lanagatik.

Un certain regard

- Un certain regard saria: Les pires, Lise Akoka eta Romane Gueret zuzenduta.

- Epaimahaiaren saria: Joyland, Saim Sadiq.

- Zuzendari onena: Alexandru Belc, Metronom lanagatik.

- Interpretazio saria: Vicky Krieps (Corsage) eta Adam Bessa (Harka).

- Gidoirik onena: Mediterranean fever, Maha Haj.

- Bihotz saria: Rodeo, Lola Quivoron.

Cannes osoko opera prima onenaren urrezko kamera Riley Keough eta Gina Gammellen War Pony filmarentzat izan da.

- Aipamen berezia: Plan 75, Chie Hayakawa

Film laburrak

- Urrezko Palma: Hai bian sheng qi yi zuo xuan ya, Jianying Chen.

- Aipamen berezia: Lori, Abinash Bikram Shah.

Zinefundazioa

- Lehenenengo saria: Il barbiere complottista, Valerio Ferrara.

- Bigarren saria: Di er, Li Jiahe.

- Hirugarren saria "ex aequo": Glorious revolution, Masha Novikova; eta Les humaines sont cons quand ils s'empilent, Laurène Fernandez.