Itxi

kultura

3. edizioa

Olatu Talka jaialdiaren balorazio ezin hobea egin dute

2.500 lagunek baino gehiagok zuzenean hartu dute parte, eta era guztietako 215 jarduera izan dira.

  • Olatu Talka jaialdiaren balorazioa ezin hobea izan da. Argazkia: EiTB

    Olatu Talka jaialdiaren balorazioa ezin hobea izan da. Argazkia: EiTB

Pozarren agertu dira Donostia 2016 proiektuaren arduradunak eta Olatu Talkaren antolatzaileak. Txalotu egin nahi izan dituzte jardueretan parte hartu duten guztiak, 2.500 lagunek baino gehiagok zuzenean hartu baitute parte aurreko asteburuan, lana eta indarra jarriz, era guztietako 215 jardueratan.

Olatu Talkaren 3. edizioa izan da, baina lehenengoa Donostia ofizialki 2016ko Europako Kultur hiriburua denetik. Ekimena proiektuaren balioak gizarteratzeko bide gisa jaio zen.

2016ko arduradunek beste zenbaki batzuei egin beharko diete aurre, finantziazio eta jarduera protokoloak lotzeko. Datorren hilabetean, proiektua bideratuko duen fundazioa eratuko da, eta Espainiako Kultura Ministerioak izango duen parte hartzea ere zehaztuko da.

Donostia 2016ko Europako Kultur hiriburuaren 2009-2020 bitarteko aurrekontua 89 milioi eurotik 74 milioi eurora murriztu da.