Itxi

kultura

XIII. edizioa

Leioako Umore Azoka, martxan

47 ikuskizun eskainiko ditu, eta sorkuntza artistikoarekin eta kaleko arteekin duen konpromisoa berretsiko du. Maiatzaren 20ra bitartean izango da, eta 22 ikuskizun estreinatuko dituzte.

03:51
EITB Kultura: Leioako Umore Azoka

Leioako Umore Azokaren XIII. edizioa 47 ikuskizunez osatuta egongo da, eta horietatik 22 estreinaldiak izango dira. Euskal Herriko konpainia batzuekin batera, beste hainbat herrialdetakoak ere izango dira: Italia, Frantzia, Txile, Belgika…

Maiatzaren 20ra bitartean izango da, 18 gune egongo dira, eta 120 agerraldi egingo dituzte. Guztira 22 estreinaldi ikusteko aukera izango da; Euskal Herriko konpainiek 14 eskainiko dituzte, eta besteak Italia, Frantzia, Andaluzia, Katalunia eta Valentzia aldetik ekarritakoak izango dira.

2012ko Umore Azokak bi sari banatuko ditu: batek euskal konpainiek eman duten ikuskizun onena sarituko du, eta besteak, kanpotik ekarritako onena. Azokaren azken egunean emango dituzte ezagutzera epaimahaikideek. Iazko irabazleak Kukai Dantza Konpainia (‘Karrikan’ ikuskizuna) eta Coliflor Circo Teatro (‘Salir’ lana) izan ziren. Sari banaketa maiatzaren 18an izango da, Mendibile jauregian.