kultura
HERIOTZA
Wolfgang Petersen zendu da, 'Troya' eta 'La historia interminable' filmen zuzendaria
EITB MEDIA
Zinemagile alemaniarra 81 urte zituela hil da pankreako minbiziak jota.
-
Wolfgang Petersen zuzendari alemaniarra Berlinen egindako estreinaldi batean. Argazkia: Efe
Wolfgang Petersen zuzendari alemaniarra hil da, 81 urte zituela, Los Angelesen (AEB), "Deadline" aldizkariak jakinarazi duenez.
La tormenta perfecta, La historia interminable edo Troya bezalako filmen sortzailea abuztuaren 12an hil zen pankreako minbiziak jota.
1981ean jo zuen goia El submarino filmarekin; izan ere, sei Oscar sarietarako izendatu zuten, horien artean zuzendari onenarena. 2000. urtean La tormenta perfecta plazaratu zuen, George Clooney protagonista zuen film luzea. Lau urte geroago, Troya atera zen argitara, Brad Pitt Akilesen paperean zela.