kultura
NORMAN FOSTER
Guggenheim Museoak bere ordutegia luzatu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Norman Fosterren erakusketaren bisitari kopuru handiaren ondorioz, museoak bere ordutegia luzatu du. Astelehen honetatik irailaren 18ra arte Guggenheimek egunero bere ateak ordu bat lehenago (09:00etan) irekiko ditu, eta ordu bat beranduago itxiko ditu ostiral eta larunbatetan (21:00etan).
-
Museoak eskari handia Norman Fosterren erakusketarekin lotzen du. Argazkia: EFE.
Guggenheim Museoak bere ordutegia luzatu du abuztuan jasotzen ari den bisitari kopuruari erantzuna emateko. Gauzak horrela, museoak bere ateak ordu bat lehenago irekiko ditu, 09:00etan, eta ostiral eta larunbatetan ordu bat beranduago itxiko du, 21:00etan, hain zuzen ere.
Museoak eskari handi hori Norman Fosterren "Motion. Autos, Art, Architecture" erakusketaren arrakastarekin lotzen du.
Guggenheimek abuztuko bigarren astean 50.434 bisitariko errekor historikoa izan zuen, egunean 7.204 bisitarirekin. Joan den asteko zifrak ere oso onak ziren, ostegunean 8.800 bisitari izan baitzituzten.
Norman Fosterren erakusketak ibilgailuen dimentsio artistikoa lantzen du. Bere inaugurazioa apirilean izan zen, eta gaur arte milioi erdi bisitari izan ditu.