Itxi

kultura

TOLOSA

Sophia Chamber Choir abesbatza ukrainarrak irabazi ditu 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketako sari nagusiak

EITB MEDIA

Aleksey Xamritskik zuzentzen duen taldeak, ganbera abesbatza onenaren saria jaso du polifonia eta folklore ataletan, eta publikoaren eta Kutxa sariak ere bereganatu ditu.

05:50

Sophia Chamber Choir Kieveko (Ukraina) irabazi ditu 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketako sari nagusiak: polifonia eta folklore ataletako ganbera abesbatza onenaren sariak bereganatu ditu, eta Kutxaren Sari Nagusia eta entzulegoaren saria ere bai.

Joan den ostiralean abiatu zen lehiaketa Leidor Aretoan, eta gaur eman dituzte jakitera saridunak. Xabier Sarasola mahaiburu dela, Petra Grassi (Italia), Martina Batic (Eslovenia), Cesar Alejandro Carrillo (Venezuela), Joan Sramek (AEB), Mats Nilsson (Suedia) eta Shin-Hwa Park (Hego Korea) adituek osatu dute epaimahaia.

Aurtengo saridunen zerrenda:

- Eusko Jaurlaritzaren Saria euskal abesti baten interpretazio onenari:  ELLERHEIN GIRLS' CHOIR (Estonia), "Errota" abestiaren interpretazioagatik.

- Haur abesbatzak:

1. saria: RIGA CATHEDRAL GIRLS' CHOIR TIARA (Letonia)

2. saria:  ADOLF FREDRIK'S GIRLS' CHOIR (Suedia)

3. saria:   VEUS – COR INFANTIL AMICS DE LA UNIÓ (Katalunia)

- Ganbera abesbatzak - POLIFONIA ATALA:

1. saria: SOFIA CHAMBER CHOIR (Ukraina)

2. saria: ST. STANISLAV GIRLS' CHOIR (Eslovenia)

3. saria:   BRIGHAM YOUNG UNIVERSITY SINGERS (Estatu Batuak)

- Ganbera abesbatzak - FOLKLOREA ATALA:

1. saria: SOFIA CHAMBER CHOIR (Ukraina)

2. saria: BRIGHAM YOUNG UNIVERSITY SINGERS (AEB)  eta ST. STANISLAV GIRLS' CHOIR (Eslovenia)  

3. saria:   MIXED CHOIR MASKA (Letonia)

- Kutxaren Sari Nagusia eta 2023an Hungariako Debrecen ospatuko den Abesbatzen Europar Sari Nagusirako izendapena:  SOFIA CHAMBER CHOIR (Ukraina)

- Entzulegoaren Saria: SOFIA CHAMBER CHOIR (Ukraina)