Euskara
Klasikoen Irakurketa Jarraitua
'Zergatik panpox' eleberriaren irakurraldia, zuzenean
Erredakzioa
EITB
Ekainaren 14an, goizeko 8etan hasi eta arratsaldeko 8ak arte ekingo diote txandaka irakurtzeari. eitb.com-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.
Bilbo Zaharra Euskaltegiak Zergatik panpox Arantxa Urretabizkaiaren liburuaren irakurraldi etengabea antolatu du, 'Klasikoen V. Irakurraldia' ekimenaren baitan. Ekainaren 14an egingo dute ekitaldia, eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.
Euskara Ikasleen Jaia ospatuko dute horrela eta, bide batez, euskaltegiko ikasle guztien urte osoko ahalegina txalotuko dute. Bosgarren aldiz irakurriko dute Arriaga Antzokian, jendaurrean, euskal literaturaren lan klasiko bat, aurreko urteotan Gero (Axular), Peru Abarca (Mogel), Haur Besoetakoa (Mirande) eta Hamaika pauso (Saizarbitoria) lanekin egin zuten bezala.
Goizeko 8etan hasiko dute irakurraldia, eta ehunka lagun pasatuko dira irakurraldi publiko horretatik, besteak beste, euskal kultura eta gizarte, kirol, ekonomia nahiz politika arloetako pertsona ospetsuak.