kultura
Denboraldi berria
Arriaga Antzokiko 2012-2013 egitaraua aurkeztu dute
Koprodukzio lirikoak, antzerkiak, dantzak... eta Nuria Espert, Sara Baras, Farruquito eta Monserrat Caballé, besteak beste, ikusteko aukera emango du.
Arriaga Antzokiak hainbat berritasun ekarriko du datorren denboraldirako. Deigarriena Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea nobelaren antzerkirako egokitzapena da. Hiru euskal antzoki handiek (Bilbokoak, Gasteizkoak eta Donostiakoak) bat egin dute lehen aldiz Ttanttaka taldearekin lan hori taularatzeko.
Koprodukzio lirikoak, antzerkiak, dantzak... eta Nuria Espert, Blanca Portillo, Josep María Pou, Sara Baras, Farruquito, Monserrat Caballé, Ainhoa Arteta, Rafael, Raimundo Amador, Umberto Tozzi eta Noa, besteak beste, ikusteko aukera emango du.
Horrez gain, Arriaga Antzokiak opera bakarra ekarriko du denboraldi honetan: Il mondo della luna. Monte-Carloko operarekin elkarlanean egindako lan hau Jesus Lopez Cobos du zuzendari.
Dantza egitarauari dagokionez, besteak beste, Sara Baras, Farruquito, Leipzig Operako Balleta, Wiesbaden Antzerki Balleta eta Herbehereetako Balleta hartuko ditu Bilboko antzokiak.