Itxi

kultura

Urteurrena

Donostiako Victoria Eugenia antzokiak mendeurrena beteko du

Uztailaren 20an izango da, eta, ospatzeko, 23:30 aldera, topa egingo dute bertako foyerrean. Honekin batera, Gaujazza programatu dute, Heineken Jazzaldiko ospakizunekin bat eginez.

00:51
Victoria Eugenia antzokia. Argazkia: EiTB

Donostiako Victoria Eugenia antzokiak mendeurrena beteko du uztailaren 20an. Hori dela eta, 23:30 aldera, topa egingo dute bertako foyerrean. Horrez gainera, Gaujazza programatu dute, Heineken Jazzaldiko ospakizunekin bat eginez.

Besteak beste, Ray Gelato, Just Friends, Terje Rypdal, Mari Kvien Brunwoll, Josetxo Goia-Aribe eta Arantxa Diez izango dira bertan. Kontzertuak 00:00etan hasiko dira, eta sarrerak 3 euroan jarriko dituzte salgai.

Mendeurreneko ekimenen artean, Kutxak Boulevarden duen aretoan, erakusketa bat egongo da uztailaren 13tik 31ra. Bertan, antzokiaren ibilbidea jasotzen duten argazkiak, dokumentuak eta bideoak bilduko dituzte.

Aste Nagusiaren amaierak Victoria Eugenia Antzokiaren irudia izango du. Izan ere, abuztuaren 18an, larunbata, Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketari bukaera emateko, ikuskizun txundigarri bat egongo da eraikin honetan. 22 minutu inguru iraungo du, eta antzokiko historia errepasatuko du, 100 urte hauetan bizi izan dituen 17 gertakari laburbilduta.