Itxi

kultura

Jaialdia

Bilboko bideo-jokoen bi jaialdiek bat egingo dute aurten

Bi zatitan banatuko da (jolaserako bideo-jokoei zuzendutakoa eta bideo-joko hezigarriei zuzendutakoa) eta azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitartean izango da.

  • Fun&Serious Game Festival  jaialdiko 2011ko kartela. Argazkia: Artxiboa

    Fun&Serious Game Festival jaialdiko 2011ko kartela. Argazkia: Artxiboa

Bilbon bideo-jokoei zuzendutako bi jaialdiek (hóPlay, AlhondigaBilbaok sustatutakoa, eta Fun&Serious Game, hiru enpresa pribatuk antolatzen dutena) bat egingo dute aurten jaialdi bakarra osatuz. Azaroaren 26an hasiko da, eta abenduaren 2ra arte iraungo du.

Sustatzaileen arabera, biak batuta “eskaintza erakargarriagoa eskainiko zaie zaleei eta profesionalei, eta Bilbo nazioartean erreferente bihurtzeko aurrerapauso handia emango da”.

Jaialdiak, dena den, bi zati izango ditu. Bata jolaserako bideo-jokoei zuzenduta egongo da, eta urtean zehar hainbat kategoriatan izan diren lanik onenak sarituko dituzte bertan. Bestea bideo-joko hezigarrien atala izango da, eta sektore horretan nazioartean ospetsu diren adituen hitzaldiak entzuteko aukera egongo da bertan.

HoPlay jaialdia AlhondigaBilbaok sustatuko du, eta bideo-joko eta teknologia berrienak erakusteaz gain, bertan industria horretako profesionalen arteko harremanak sustatzeko jarduerak antolatuko dituzte.

Fun&Serious Game jaialdia, iaz egin zen lehenengo aldiz Bilbon, DigiPen, Virtualware eta Vadejuegos.com EAEko enpresek sustatuta, “Euskadiko, Espainiako eta Europako bideo-jokoen sektoreko profesionalen sormena publikoari ezagutzera emateko”.