Itxi

kultura

Eboluzioa

Atapuerkako aztarnategiko altxorrak, Bilbon ikusgai

Jatorrizko materialarekin eta erreprodukzio bikainekin, garai hartako hainbat tresna daude ikusgai Bilboko Arkeologia Museoan.

01:12
Neardenthal sasoiko altxorrak, Bilboko Arkeologia Museoan

Atapuerkako aztarnategi inguruan Burgosen sortu zen giza eboluzioaren museoak, Neardenthal sasoiko altxorrak ekarri ditu Bilboko Arkeologia Museora. Berez, horren urrun ez dugun historia zati oparoa, are gertuago dugu orain.

Iberiar penintsulatik Siberiako lautadetara zabaldu zen Nenderthalen giza espeziek aztarna asko utzi zituen.

Gure kode genetikoak eurenaren %2a darama aldean. Gu garen homos sapiensi lekua utziz desagertu egin ziren duela 30.000 urte. Baina ez ziren basatiak.

Eremu oso zabal batean eta ekosistema oso ezberdinetan bizi izan zen gizaki inteligentziaduna izan zen. Eta nola bizi izan ziren azaltzea du helburu erakusketak, Euskal Herriko aztarnategietako materialak erakutsiz ere.

Burgoseko Museo de la Evolucion Humanarekin eraturiko erakusketan, desagertutako espezien honen hezurkiak, hark eginiko tresnak, eta bere mundu sinbolikoaren adibideak ditugu. Batzuk jatorrizko materialekin, eta beste batzuk erreprodukzio bikainen bidez.