Itxi

kultura

Gaztelania-euskara

Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa 'arrakastatsua' izaten ari da

Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak otsailean aurkeztu zuen. Gero eta erabiltzaile gehiago izateaz gain, "egunez egun kalitatea hobetzen ari da eta zehaztasun handiagoa du".

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak otsailaren 28an aurkeztutako gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa "arrakasta handia" izaten ari da.

"Aurkezpen-egunean behin eta berriz aipatu zenez, itzultzaile automatikoa laguntza-tresna da, behar bezala erabili behar da; hasieran akatsak eman ditzake, baina erabili ahala, akats horiek zuzentzen joango dira, eta horren kalitatea gero eta handiagoa izango da".

Otsailetik ekaina bitartean itzultzaileak izandako datuak hauek dira (itzulpen kopuruak): otsailean, 54.883 dokumentu eta 1.525.487 esaldi; martxoan, 280.023 dokumentu eta 11.762.430 esaldi; apirilean, 242.209 dokumentu eta 17.894.370 esaldi; eta maiatzean, 335.190 dokumentu eta 29.948 esaldi. Orokorrean, itzultzeko sartu diren dokumentu eta esaldi kopuruak goranzko joera izan du.

Orain, itzultzailea smartphone eta tablet-etan erabiltzeko prestatzen ari dira.

Etorkizunari begira, Itzulpen-memorien Banku Publikoa garatzen ari da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, eta aurreikuspenak betetzen badira, urte amaiera aldera operatibo izan daiteke.

Horrekin batera, 2013aren erdialderako euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzulpen-noranzkoak gehituko zaizkio itzulpen-sistemari.