kultura
Lauarin
Grezia eta Eslovakia Nazioarteko Folklore Jaialdiko gonbidatuak
Erredakzioa
Goizaldi, Eskola eta Trebeska dantza taldeek elkarlanean antolatutako dantza eta musika tradizionalen jaialdia, ekainarenaren 30era arte ospatuko da Donostian.
-
Greziako Educational and Cultural Association of Sinies. Argazkia: Lauarin
Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdiaren V. edizioa ospatuko da Donostian, Greziako Educational and Cultural Association of Sinies eta Eslovakiako Carnica Folk Ensemble talde gonbidatuekin.
Goizaldi, Eskola eta Trebeska dantza taldeek elkarlanean antolatutako dantza eta musika tradizionalen nazioarteko jaialdia ekainaren 30era arte ospatuko da Donostian.
Lauarin jaialdia Donostiako auzo ezberdinetara zabaltzeko “ahalegina” egin dute, eta aurtengo berritasun bat izango da Amara Zaharra, Gros, Egia eta Antiguako auzoetan egingo diren emanaldiak.
Talde gonbidatuek Goizaldi, Trebeska eta Eskola dantza taldeekin batera ostiral eta larunbat arratsaldean Konstituzio Plazan eskainiko dituzte emanaldiak.
Lauarinek haur eta gazteentzako “Lauarin Txikia” izeneko programazio berezi bat antolatu du. Horren barruan, larunbat arratsaldean, Gipuzkoako bost dantza taldeetako gazteak arituko dira Konstituzio Plazan.