kultura
Bartzelona Kulturlab
Cos, cap, cor, emakumezko errugbiaren pasioaren gakoak
Kulturlab multimedia proiektu pedagokikoaren barruan egindako lana da eta bertan emakumezko errugbiaren pasioaren gakoak azaltzen dira 3:52ko iraupena duen erreportajean.
Egileak: Mikel Dominguez, Joseba Erremundeguy, Cristina Goikoetxea
Iraupena: 3:52
Formatua: HD 16:9
Gizonena, bortitza, basatia. Horrela kalifikazten dute askotan INEF Bartzelona emakume taldeak jokatzen duen kirola: errugbia.
Euren iritziz, ordea, beste balio batzuk ditu kirol horrek: adiskidetasuna, elkartasuna, elkarlaguntza. Talde bat baino, familia bat osatzen dute erreportaje honetan ikusiko dituzuen neskek.
Pedrona eta Henson izan dira, hain zuzen ere, euren kirolari buruz hitz egin diguten jokalariak. Biak gazteak eta errugbizale amorratuak.
Zer da Bartzelona Kulturlab 2012?
Kulturlabmultimedia proiektu pedagogikoa da, eta 2010ean hasi zen Berlinen.2011n Bilbo hiria erreportajegai izan ondoren, aurten Bartzelonan biziizan du hirugarren edizioa .
Bartzelona Kulturlab 2012k65 ikasle bildu ditu Bartzelonan multimedia produkzioan maiatzaren20tik 25era : Bordeleko Unibertsitateko Kazetaritza Institutukomasterrekoak, Bartzelonako Ramón Llull Unibertsitateko ErreportajegintzaMasterrekoak eta Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB masterreko ikasleak ere.
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITBmasterreko ikasleak udaberri hasieratik aritu dira multimediaproduktuen planifikazio, diseinu, edizio eta banaketa lanetan emanbehar diren urratsetan. Bartzelonan emandako astean ere, aukera bikainaizan dute multimedia produkzioa presiopean egiteko behar direngaitasunetan aurrera egiteko, eta aukera hori ezin hobeto baliatu dute.