kultura
4 konpainia
Lehen unibertsitate antzerki jaialdia uztailean ospatuko dute Bilbon
Erredakzioa
IVIM, 96 Unicornios, Mutis por el Foro eta Speculum Vitae dira aukeratu dituzten konpainiak. Campos Eliseos Antzokian izango da uztailaren 10etik 15era.
-
'Ilargiaren bi aldeak' antzezlana. Argazkia: HIKA teatroa
Autore Fundazioak eta Anima Eskolak Bilboko Unibertsitate Antzerki Jaialdia egingo dute Campos Eliseos Antzokian uztailaren 10etik 15era. Sortzear diren talentu handiak plazaratzeko aukera bilakatzea du helburu.
Aurkeztutako hamar konpainiatatik, lau aukeratu dituzte: IVIM, Donostiako Antzerki Eskolako IVIMetik; 96 Unicornios, Getxoko Antzerki Eskolatik eta Mutis por el Foro eta Speculum Vitae, Nafarroako Unibertsitatetik.
Horrez gain, Bilboko Anima Eskolak ere bertan hartuko du parte Para que recordar… antzezlanarekin.
Ikuskizun Onenaren Saria irabazten duen konpainiak Campos Eliseos Antzokiko hurrengo denboraldian antzezteko aukera izango du. Antzezlanaren editatutako grabazio bat jasoko du konpainia irabazleak.