kultura
Kids Guernica
Picassoren lanean inspiratutako 21 mural, Gernikan
Guernica margolanean oinarrituta, herrialde askotako ikasleek egindakoak dira eta urriaren 14ra arte ikusgai egongo dira.
Gernikako kaleak dimentsio handiko 21 muralen erakusketa eskaintzen du. Lan hauek Picassoren Guernica margolanean inspiratuta daude eta herrialde ezberdinetako ikasleek egindakoak dira. Mural hauek urriaren 14ra arte egongo dira ikusgai.
Kids Guernica nazioarteko proiektuaren barnean kokatzen da erakusketa. Hau 1995an sortu zen Hiroshimako bonbaren 50. urteurrena zela eta mihise bat egiteko.
Besteak beste, AEB, Kanbodia, India, Australia, Kuwait edota Txileko ikasleek egindakoak dira. Gernikako ikasleek 2003an margotutako lan bat ere egongo da, hau Frantziako Oradour-Sur-Glane museoan egon zen ikusgai.