Itxi

Amarauna

SOROTAN BELE

Gorka Sarriegi: "Hunkigarria izan da, Sorotan Bele Gogoan emanaldietan jendea eskertuta gerturatu zaigu"

Mikel Yarza | EITB Media

Azken txanpan sartu da Urbil Artolak eta Gorka Sarriegik duela hiru urte abiatu zuten Sorotan Bele Gogoan ikuskizun sorta. 1990eko hamarkadan horren ezagun egin zuten taldearen ereserkiak Euskal Herriko udal banda ezberdinekin jo dituzte eta piztutako ikusmina tarteko, maiatzeko agurra luzatuko dute

  • Sorotan Bele musika taldeko Gorka Sarriegi eta Urbil Artola, Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan.

    Sorotan Bele musika taldeko Gorka Sarriegi eta Urbil Artola, Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan.

    32:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurten 30 urte bete ditu Sorotan Bele taldearen estreinako diskoak. 1993 eta 1996 arteko ibilbide laburrean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten, hiru disko argitaratu zituzten eta 25.000 kopia inguru saldu. Hiru hamarkada geroago, folk, rock eta pop doinuak uztartzen dituzten euren abesti askok ereserki izaten jarraitzen dute.

Gazte garaiko oroitzapenak, itzulera handien aroa eta musikari zein pertsona gisa bizitako bilakaera izan dituzte hizpide, hurrenez hurren, Sorotan Bele taldeko abeslari eta gitarra jotzaile izandako Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak, Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan.