kultura
Jaialdiak
EITB Kultura 60, musika jaialdien inguruan
Last Tour Internationaleko Ibai Villapunekin, Gazteako Ibon Fernandezekin eta Ginmusicako Sergio Cruzadorekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Aste honetan EITB Kultura 60 saioan gure herrian egiten diren rock jaialdi erraldoiei buruzko programa bat prestatu dizue, horretarako mundu honetan modu batean edo bestean lanean ari diren hiru pertsonaia gonbidatu ditugu.
1- Ibai Villapun
Aurrena kiroletako kazetaria izan zen Ibai, oso musika zalea, berak bat egin zuen -Last Tour International- management enpresa Bilbo aldean sortu zenean. Gaur egun empresa horretako prentsa eta komunikazioa arduraduna da. Ibaik eman digun erantzunekin argi ikusten da neurri hauetako jaialdi batek duen egitura eta arazoak, antzeko jaialdiak Europa osoan daude eta beste horiekin lehiatu behar da jaialdi bat ahalik eta kartel erakargarriena osatzeko, ahalik eta jendetza gehien Kobetamendira eramateko. Azken batean musika eta rokaren atzean empresa lojika bat dago eta hori nola nahastu rockak duen xarma eta majiarekin, hori da Ibaik duen sekretua eta horretaz mintzo da saioan eskeiniko dugun elkarrizketa honetan
2- Ibon Fernandez
Gaztea da, kazetaritzako ikasketak bukatu berri ditu eta oso oso musika zalea da, azterketa eta hainbat froga gainditu ostean Gaztea irratian lan egiten du esatari gisa , berak udaberria heltzen denean bere agenda zabaltzen du eta europako txoko guztietan dauden jaialdien egitarauak aztetzen du eta berak bere lagun eta kideekin “Tour” bat bezalaoa antolatze dute, aurten Primavera Sound bartzelonan egon da, Benicassimeko Fibera ez doa, Bilboko BBK Live jaialdian kartel interesgarria aurkitu duelako. Bera makrojaialdi hauetara joaten diren gazte horietako bat da, eta zaletuz izateaz gain aditua da eskarmentua du eta bere iritziak eskeini digu gure saioarako propio eskeini digun elkarrizketan.
3- Sergio Cruzado
Sergio musikari eta azken urteetan ekoizlea da ,lagunekin batera Donostia aldean management empresa bat antolatu dute eta musikaren industriaz ikuspuntu berezi baten jabe dira , horren isla aurten gauzatu berri duten Kutxa Kultur Festibalean ikusiko dugu. Sergio, nerabe bat zenean, rock talde bat sortu zuen bere adiskideekin, egun hainbat taldetan aritu ostean, taldeen artekari eta agentea da eta besteak beste rock jaialdiak ekoitzi eta antolatzen ditu. Urte askotako hausnarketaren ostean, irailean Igeldoko parkean kokatu dute ezaugarri, neurri eta karteldegi bitxi batekin antolatu duten jaialdia, egunez egingo dira jaialdiaren eskeintza gehienak, bertako taldeak nazioartekoekin batera pare-parean arituko dira, gainera familia giroan joateko asmoa dutenentzat oso aproposa izango da. Beraz aukera ederra Donostiari begira dagoen mendi horretan aurten lehenengoz antolatu den Kutxa Kultur Festibalaz dauden berriak jakiteko EITB Kultura 60 saioak eskeintzen dizuena.