Itxi

kultura

ZINEMALDIA

Argentinan, Txilen, Mexikon eta Brasilen kokatutako 12 istorio lehiatuko dira Horizontes Latinos sailean

EITB MEDIA

Paula Hernandezek zabalduko du saila "El viento que arrasa" film laburrarekin, eta itxiera Carolina Markowiczen esku egongo da, "Pedagio" lanarekin.

  • Argazkia: SSIFF

    Argazkia: SSIFF

Argentinan, Txilen, Mexikon eta Brasilen kokatutako hamabi istoriok osatuko dute Horizontes Latinos saila Zinemaldiaren 71. edizioan. Besteak beste, lehian arituko diren lanean artean, WIP Latamen azken edizioan saritutako bi film ("El castillo" y "Extraño camino") eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan nabarmendutako lan bat ("Alemania") daude.

Duela lau urte Horizontes Latinos sailean "Los sonambulos" lana aurkeztu ondoren, Paula Hernandez (Buenos Aires, Argentina, 1969) bueltan da berriro, "El viento que arrasa" filma estreinatzeko. Selva Almadaren izen bereko eleberriaren egokitzapen zinematografikoa da. Alfredo Castro, Sergi Lopez, Almudena Gonzalez eta Joaquin Acebo aktoreek hartu dute parte, eta predikari baten eta haren alabaren istorioa kontatzen du. Misio ebanjelizatzaile berri baten erdian, autoa matxuratuko zaie protagonistei.

Sailari itxiera, berriz, Carolina Markowiczen (São Paulo, Brasil, 1982) "Pedagio" film laburrak emango dio. Errepideko ordainleku bateko langilea da protagonista. Bere semea homosexua da eta ezinegona sortzen dio horek. Edozer egingo luke hori aldatzeko.

Lehian arituko diren gainerako lanak ondorengoak dira:

- "Alemania", Maria Zanetti (Buenos Aires, Argentina, 1980)

- "Blondi", Dolores Fonzi (Buenos Aires, Argentina, 1978) 

- "Clara", Camila Fabbri (Buenos Aires, Argentina, 1989)

- "El castillo", Martin Benchimol (Buenos Aires, Argentina, 1985)

- "El eco" de Tatiana Huezo (San Salvador, Salvador, 1972)

- "Extraño camino", Guto Parente (Fortaleza, Brasil, 1983)

- "Heroico", David Zonana (Mexiko Hiria, Mexiko, 1989)

- "Los colonos", Felipe Galvez (Txileko Santiago, Txile, 1983)

- "Los impactados", Lucia Puenzo (Buenos Aires, Argentina, 1976)

- "Totem", Lila Aviles (Mexiko Hiria, Mexiko, 1982) 

Horizontes Latinos saileko filmak Espainiako Estatuan eman gabeak izaten dira, Latinoamerikan osorik edo partzialki ekoitziak, jatorri latinoko zinemagileek zuzenduak edota marka edo gai gisa komunitate latinoak dituztenak. Saria 35.000 eurokoa da, zuzendariarentzat eta filma Espainiako Estatuan merkaturatzeko ardura duen banatzailearentzat.