kultura
Urteurrena
Guggenheimeko sarrera doakoa izango da asteburuan, 26. urteurrena dela eta
agentziak | erredakzioa
Sarrera ziurtatu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu beharko dira txartelak museoaren webgunean.
-
Guggenheim museoa. Argazkia: Efe
Guggenheim Bilbao Museoak dohainik zabalduko dizkie ateak bisitariei larunbatean eta igandean, urriaren 21ean eta 22an, 26. urteurrena ospatzeko. Museoa 1997ko urriaren 19an ireki zenetik, 26 milioi bisitari baino gehiago jaso ditu.
Arduradunek ostegun honetan jakinarazi dutenez, asteburu honetarako sarrera ziurtatu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu beharko dira txartelak museoaren webgunean.
Sareko sarrerak agortuz gero, litekeena da museoko txarteldegian sarrerak eskuragarri egotea. Museoa 10:00etatik 19:00etara egongo da irekita.