kultura
Apirilaren 27ra arte
Gaur hasiko dira maskaradak, Pagolan
N. V. | EITB Media
15 emanaldi egingo dituzte asteburuz asteburu, apirilaren 27ra arte, Pagolako herritarrek. Lehena eta azkena, ohi bezala, antolatzaileen herrian izango da.
-
2023ko maskarada, Maule-Lextarren
Urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra arte, Pagolako herritarrek maskaraden 15 emanaldi egingo dituzte, Pagolan bertan hasi eta bukatuta. Zuberoako 11 herri eta Donaixti (Nafarroa Beherea) bisitatuko dituzte.
2019an, "Domingo Garat" pastorala antzeztu zuten Pagolako herritarrek berek, Frantxoa Casetek ondua.
Hau izango da hasi berri dugun urteko maskaraden egutegia, dantzan.eus webguneak jaso duenez:
Urtarrilak 21, igandea: Pagola
Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
Otsailak 11, igandea: Iruri
Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
Otsailak 24, larunbata: Muskildi
Martxoak 2, larunbata: Donaixti
Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
Martxoak 17, igandea: Idauze
Martxoak 23, larunbata: Aloze
Martxoak 31, igandea: Barkoxe
Apirilak 7, igandea: Larraine
Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
Apirilak 27, larunbata: Pagola
Dantza eta predikua uztartzen ditu maskaradak, eta bi talde aritzen dira: gorriak, gathuzain eta zamalzain dantzari trebea tartean, eta beltzak, basati eta bortitzagoak. Hiru zati ditu: barrikaden haustea, ofizioak eta jolasak.
Iaz Mauleko gazteek antolatutako maskaradetan, lehenengo aldiz, ez zen buhamerik izan pertsonaien artean, antolatzaileek uste baitute kutsu arrazista duela pertsonaiak.