Amarauna
KRIMINALAREN BAITAN
Nahiago zuen alaba hila alaba askea baino
Eriz Zapirain | EITb Media
Devi Yerga kriminologoak parrizidio bati buruz hitz egin digu "Amarauna"n, pasa den astean Juan Aldaz soziologoarekin ezagutu genuen hilketari buruz. XX. mende hasieran Espainian "Birjina gorria" ezizenez ezagutu zuten emakumearen historiaren ertzak aztertu ditu Yergak.
-
Hildegart Rodriguez eta bere ama Aurora.
20:54 min
Hildegart Rodriguez esperimentu baten ondorio izan zen. Bere amak alaba perfektua nahi zuen. Esan eta egin. Gazte-gazte zela, Espainiako sozialismoan nabarmendu zen emakumea izan zen Hildegart. Historia, ordea, tragedian amaitu zen. Eta Devi Yergak parrizidioaren ezaugarriak aztertu ditu.