kultura
Aurkikuntza
Newporten aurkitutako Erdi Aroko itsasontziak jatorri euskalduna du
Egurraren eraztunak aztertzen dituen dendrokrologia laborategiaz baliatu dira ondorio horretara iristeko. Itsasontzia XV. mendekoa da eta 30 metro luze ditu.
-
Newporteko itsasontzi euskalduna. Argazkia: Arkeolan
Galeseko Newporten aurkitutako Erdi Aroko itsasontziaren jatorria euskalduna da. Hala baieztatu dute Arkeolaneko ikerlariek.
Ondorio horretara iristeko, egurraren eraztunak aztertzen dituen dendrokrologia laborategiaz baliatu dira.
Newporteko itsasontzia 2002an aurkitu zuten hiriko portu zaharraren inguruan eraikuntza lanak egiten ari zirela. XV. mendekoa da eta 30 metro luze ditu Britania Haundian dagoen arkeologia proiekturik garrantzitsuenetakoa izateaz gain, erreferentzia da Europan, ontzigintzaren azterketan.
Nigel Nayling, ontziaren egurren analiasiaren arduradunak dio euren galdera nagusia ontzia nondik zetorren jakitea zela eta 10 urteko misterioa Arkeolanekin elkarlanean egindako lanari esker argitu dela.
Arkeolanek egindako ikerketak argi uzten du itsasontziaren egurra euskal Herriko haritz egurrarekin eraiki zela. Duela bost urte martxan jarritako dendrokronologia laborategiko lanari esker jakin du hori
Garaiko Euskal Herriko haritzen eraztunak eta itsasontziarenak parekatuta Newporteko itsasontziaren egurra euskalduna dela ondorioztatu du Arkeolanek. Oraingoz ez dakitena da Newport ontzia euskal herrian edo kanpoan eraiki zen baina erreferen tziazko kurbek argi uzten dute egurra euskalduna dela.
Itsasontzia Newporteko museo batean ipiniko dute baina ikerketak aurrera jarraituko du, hemendik aurrera historialarientzat erronka polita izan bait liteke.