Itxi

kultura

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Vidartek Guggenheim utziko du, Raisi oroitzeko ekitaldiak eta Espainia-Argentina krisia

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Museoko zuzendaria, artxiboko irudi batean

    Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Museoko zuzendaria, artxiboko irudi batean. EiTB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Vidartek Guggenheim museoko zuzendari izateari utziko dio: 32 urteko ibilbidearen ondoren, Juan Ignacio Vidartek Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari izateari utziko dio urte amaieran. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak atzo egin zuen bileran azaldu zuen Vidartek kargua utziko duela. Prozesua amaitzean, Vidartek museoari lotuta jarraituko du zuzendari emeritu gisa. Gaur, 10:30etik aurrera, prentsaurrekoa eskainiko du bere erabakiaren inguruko xehetasunak emateko. 

- Ebrahim Raisiri agurra: Gaur hasiko dira helikoptero istripu batean hil diren Ebrahim Raisi Irango presidentea eta Hosein Amir Abdolahian Atzerri ministroa oroitzeko ekitaldiak Tabriz hirian. Handik Teheran hiriburura emango dituzte gorpuak. Raisiren ondorengoa ekainaren 28an aukeratuko dute, eta, bien bitartean, Mohamad Mojber presidenteordeak hartuko du kargua.

- Espainia-Argentina krisi diplomatikoa: Espainiaren eta Argentinaren arteko krisi diplomatikoa ez da baretu eta ez du, momentuz, baretzeko itxurarik. Argentinara itzuli berritan, Javier Milei Argentinako presidenteak koldarra deitu dio Pedro Sanchez Espainiako gobernu presidenteari. Espainiatik Argentinara iritsi berritan eta bertako telebista kate bati eskaini dion elkarrizketan, ez duela barkamenik eskatuko eta erasotua bera izan dela nabarmendu du.