Itxi

kultura

Bilboko Barrea

Barrea antidoto gisa

Pepe Viyuela, Paul Preston eta Lorenzo Silva, besteak beste, Bilboko Barrea jaialdiaren hirugarren edizioan izango dira.

Bilbon Bilboko Barrea, Umoredun Literatura eta Artearen Nazioarteko Astea osatuko dute. Jaialdi berezi honen 3. edizioa izango da aurtengoa, eta urriaren 2tik 7ra egingo dute, umoreak basakeriaren aurkako borrotan duen garrantzia aldarrikatzeko asmoz.

Literatura eta pentsamenduaren alorreko izen garrantzitsuak elkartuko ditu Bilboko Barrea ekimenak, Paul Preston, Jon Juaristi, Bernardo Atxaga eta Andrés Trapiello besteak beste. Eta gazteak erakartzeko helburuarekin, antolatzaileek Literatura eta Umore Grafikoaren Lehen Eskola- Lehiaketa abiarazi dute, Jaialdiaren gai nagusiaren inguruan...

Iaz 20.000 bisitari izan zituen jaialdiak eta antolatzaileek esan dutenez, datu hori hobetu nahi dute. 350.000 euroko aurrekontua du jaialdiak.

Ismail Kadare idazle albaniarra (Asturiasko Printze Saria ere eskuratu zuen) sarituko du jaialdiak, "umore beltza eta kafkiarraren" bitartez, "Albaniako basakeria" salatu duelako, Juan Bas zuzendariak esan duenez. Gainera, saria jasotzera etortzen bada, BBK aretoan publiko arteko elkarrizketa egingo dio Carmen Posadas idazleak.