kultura
Monografikoa
Zientziaren egoera aztergai EITB Kultura 60 saioan
Hiru instituzio bisitatuko ditu EITB Kultura 60 saioak: Aranzadi, Elhuyar fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU/UPV.
Gaur egun inor gutxik zalantzan jarriko luke zientziak duen garrantzia gizarte baten ongi izate eta garapenean. Ez da izan xamurra zientziak gizakien artean egin duen bidea eta halaxe izan da gure artean ere, honatx datu bat soilik Franco diktadorea hil zen urtean zabaldu zituen Euskal Herriko Unibertsitateak bere ateak, 1975garren urtean hain zuzen ere, hori hala izanik egon dira gure herrian zientzia eta teknologia garatzen saiatu diren enpresak eta ikastetxe batzuk. Horien artean aipagarria da oso, gerra ostean Donostia aldean sortu zen Aranzadi Zientzia Elkarteak egin duen bidea, sasoi ilunenean sortu zen eta urteeetan egin duen lanari esker gai izan da zientziaren enborretik adar ugari zabaltzen, han izan gara Juantxo Agirre idazkariarekin elkartearen oinarriak eta filosofía ezagutzen.
Euskara Zientzia eta Teknologiarekin lotzeko euskaltzale eta zientzia gizon andana batek Elhuyar sortu zuten, gaur egun ezagutzaren transmisioaren sekuentzia osoan aurkitu daiteke elkarte honen arrastoa, euskarri klasikoetan eta hedabide berrietan Irrati, Telebista eta Web edo Ziber gunean. Itziar Nogueras zuzendariarekin egoteko aukera izan dugu eskuartean duten erronken berri zuenganatzeko.
Saioa burutzeko Juan Ignacio Perez Iglesiasekin aritu gara, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoa hedatzeko katedradun berria, berak zientziak gure herrian azken bizpahiru hamarkadetan izan duen bilakaeraren lekuko aparta izan da eta hari horretatik abiatu da EITB Kultura 60 saioari eskeini dion solasaldian Honatx elkarrizketok orain segidan doan saioan.