Itxi

kultura

Kanpaina

Googlek euskarari 'doodle' propioa eskaintzeko kanpaina abiarazi dute

Eusko Ikaskuntzak Googlek euskarari ikur propioa eskaintzea bilatzen du. Abenduaren 3an euskararen inguruko 'doodle' bat aireratzea eskatzen dute.

  • Bilboko Aste Nagusiko Doodlea. Argazkia: EITB

    Bilboko Aste Nagusiko Doodlea. Argazkia: EITB

Eusko Ikaskuntzak kanpaina bat jarri du abian, Googlen euskara ikusgarria izan dadin. Eusko Ikaskuntzak Googlek euskarari ikur propioa eskaintzea bilatzen du. 

Gainera, zazpigarren urtez jarraian, ENE Sariak kanpoko erakunde bat sarituko du euskararen alde egindako lanagatik

Aurten, Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetarako, Eusko Ikaskuntzak sarean euskarari ikusgarritasun propia ematea hartu du helburutzat. Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren zenbait kolaboratzailek bi “doodle” eredu edo ikur diseinatu dituzte. Bilatzen dena Googleek mundu osoko internautak gehien erabiltzen duten bilatzailean euskararen ikurra jasotzea da.

Ekimenak ahalik eta babes gehien jaso dezan, urriaren 30etik abenduaren 1era arte atxikimendu guztiak eusko-ikaskuntza.org/ene webgunetik jasoko dira, baita sare sozialeetatik ere. Abenduaren 2an, jasotako atxikimendu guztiak Googlei bidaliko dizkiete, aintzat hartzen badute, ikurra bere bilatzailearen orrialdean gehi dezaten, Euskararen Nazioarteko Egunarekin (abenduaren 3a) bat eginez.

Parte hartzen dutenen artean 2013ko egutegiak eta agendak zozketatuko dira, HABEren eskutik. HABErekin batera, ekimenean IBerba euskara zerbitzuak parte hartzen du.

Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzeko xedez, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sortu zen. Urtero, abenduaren 3an ospatzen da, mundu osoan zehar euskarararen eta bizitzaren esparru guztietan euskarak duen proiekzioa batu dezan.

Bestalde, zazpigarren urtez jarraian ENE Sariaren edizio berri bat ospatuko da, hots, Euskara sustatzeko lanetan eta euskal kulturaren proiekzioan gehien nabarmendu den kanpoko erakundeari egingo zaion errekonozimendua. Saria aitorpen publikoa eta Nestor Basterretxeak ENErako diseinatu zuen anagramaren burdina eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzioa dira.2012ko azaroaren 26an amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. Euskararen Nazioarteko Egunean, 2012ko abenduaren 3an, jakinaraziko da Epaimahaiaren erabakia.