Itxi

kultura

Omenaldia

Benito Lertxundi, Argizaiola saria 2012

Benito Lertxundi kantugile eta abeslariak Argizaiola saria jasoko du Durangoko Azokan, abenduaren 6an.

  • Benito Lertxundi. Argazkia: EITB Kultura

    Benito Lertxundi. Argazkia: EITB Kultura

Durangoko Azokaren 47. edizioak, Benito Lertxundi musikari oriotarra omenduko du euskara eta euskal kulturaren alde emandako guztiarengatik. Saria, abenduaren 6an 20:30ean emango zaio San Agustin Kultur Gunean ospatuko den ekitaldian.

Benito Lertxundik ia 50 urte daramatza musikaren munduan murgilduta. Bere lehen abestiak, single euskarrian, 1967ean eta 1968ean kaleratu zituen arren, 1971an argitaratu zuen Benito Lertxundi izeneko bere lehen disko luzea. Orduz geroztik, bere kantuz osaturiko 16 erreferentzik (denetara 21 disko) ikusi dute argia. Diskografia oparo horren azkena, udaberrian kaleratu zuen Oroimenaren oraina dugu (Elkar).

Durangoko Azokaren 47. edizioak, Benito Lertxundi musikari oriotarra omenduko du euskara eta euskal kulturaren alde emandako guztiarengatik. Saria, abenduaren 6an 20:30ean emango zaio San Agustin Kultur Gunean ospatuko den ekitaldian.Benito Lertxundik ia 50 urte daramatza musikaren munduan murgilduta. Bere lehen abestiak, single euskarrian, 1967ean eta 1968ean kaleratu zituen arren, 1971an argitaratu zuen Benito Lertxundi izeneko bere lehen disko luzea. Orduz geroztik, bere kantuz osaturiko 16 erreferentzik (denetara 21 disko) ikusi dute argia. Diskografia oparo horren azkena, udaberrian kaleratu zuen Oroimenaren oraina dugu (Elkar).