kultura
Kaleratzeak
Artiumeko Batzorde betearazleak lan-erregulazioa onartu du
"Aho batez" hartu dute erabakia. Hiru kaleratze ekarriko ditu, baita zortzi lanaldi murrizketa eta soldata jeitsierak ere. Jardueren %75 gutxiago egingo dituzte datorren urtean.
Artiumeko Batzorde betearazleak "aho batez" onartu du museoaren zuzendaritzak onartutako bideragarritasun plana. Lan-erregulazio txosten bat martxan jartzea suposatzen du: hiru kaleratze izango dira, zortzi lanaldi murrizketa eta %7 eta %14aren arteko soldata jeitsierak.
Batzorde betearazleak ohar batean jakinarazi duenez, "oso zaila" izan da zuzendaritzaren erabakia hartzea, baina "arduraz jokatuta" hartu behar izan dutela, "aurrekontu doia" baita abiapuntua.
2013rako %25eko murrizketa izango du museoak aurrekontuetan eta jardueren programazioan %75 jeitsiko da aurrekontua. 200.000 eurotik 50.000 eurora igaroko da datorren urterako.
Hiru kaleratze, zortzi lanaldi murrizketa eta %7 eta %14aren arteko soldata jeitsiera izango direla jakinarazi du zuzendaritzak eta horrela %20 aurreztuko dutela uste dute. Batzorde betearazlea museoko nagusiek osatzen dute: Arabako Foru Aldundiak, zaindari nagusi bezala, Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udala.